Israelek su etena "erabat hautsi" duela salatzeko manifestatuko dira bihar

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 19a

Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimenak manifestatzera deitu ditu lasarteoriatarrak bihar, 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta. Palestinarekin adostutako su etena "erabat" apurtu duten erasoak salatuko dituzte, Israelek egin dituenak; ehunka palestinar erail eta zauritu ditu. 'Israel genozida. Kolonialismoari stop!' izango da ekintza horren leloa.