Udaberriaren etorrera ospatuko dute Zabaletako auzotarrek larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 19a

Zabaleta Auzolan elkarteko kideek ospakizuneko egitarauaren berri eman dute. 10:00etan, txorien kantuak ezagutzeko ibilbideari ekingo diote Aranzadi elkarteko aditu Miguel Olanorekin. 19:00etan, berriz, kontzertua emango du Lurhats taldeak. Arratsaldean zehar talo postua jarriko dute, auzo elkarteak Basotxo plazan duen egoitzan.

Aipatu festa hori adin guztietako herritarrentzako dela jakinarazi dute antolatzaileek.