'Animalia domestikoak' ipuin liburuaz aritu dira Irakurle Txokoko kideak, idazlearekin

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 19a

Martxoaren 8ko egitarauaren bueltako azken jarduera aurrera eraman dute Irakurle Txokoko kideek, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroarekin elkarlanean. Esti Martinez Diaz de Cerio idazle nafarra gonbidatu dute Antonio Mercero aretora, 'Animalia domestikoak' ipuin liburuaz solastera. Ohi bezala, Aintzane Usandizaga idazle lasarteoriatarrak dinamizatu du hitzaldia eta saioak aurrera egin ahala liburua irakurri eta ondorengo hausnarketak partekatu dituzte irakurleek egilearekin.