Abisu horia eman dute, haizeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 18a, 17:20

Euskalmet meteorologia agentziak iragarri du haizeak gogor joko duela gaur iluntzetik hasi eta ostegun goizaldera arte. Hori dela-eta, herritarrek eskatu die kontuz ibili eta norberaren segurtasuna lehenesteko beste ezeren gainetik.

Abisu horiak, esan bezala, gaur 20:00etatik 00:00etara arte eta biharko egun osoan zehar iraungo du. Informazio gehiago, Euskalmet agentziaren atari digitalean.