LOKEko borroka arte misto atalak mintegia egin du Joel Alvarezekin

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 18a, 14:15

Mintegiako borrokaldietako bat. Arg.: LOKE borroka arte mistoak

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) borroka arte mistoen sailak hilaren 15ean Joel Alvarezekin mintegi berezia antolatu zuen Donostiako Anoetako borroka arteen zentroan

50 bat kirolari batu ziren UFCko borrokalari profesional Joel Alvarezek gidatutako saioan lan egitera. Gijondik etorritako Alvarez ezagutu eta entrenamendu saio gogorra egin zuten guztiek.

Jardunaldiari amaiera emateko Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak afaria egin zuten eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiote elkarteari LOKEko kideek.

Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian lan egin ohi du borroka arte mistoen taldeak (@lasartemma) eta hamaika urtetatik aurrera talde eta ordutegi ezberdinetan egiten dituzte saioak.

Mintegian parte hartu zuten kirolariak Joel Alvarezekin argazki atera zuten. Arg.: LOKE borroka arte mistoak