Gazteen mailako Eguzki Bodegas Ayesak hilaren 8an, Pasai Donibanen jokatutako neurketan Pescados Alberto Ferrers AF Antxo gainditu zuen nagusitasunez, 4-9. Bigarren jardunaldian atseden izan zuen eta hala ere, sailkapeneko lehen postuetan da gazte taldea.
Eguzki Goxokis Goxua taldeari dagokionez, hilaren 15ean, Lauburu KE Ibarra A taldea izan zuen aurrez aurrez Maialen Chourraut kiroldegian.
Etxekoek hasieratik jokoaren erritmoa ezarri zuten eta lehen zati ederra eginez, 4-0 aurreratu ziren.
Bigarren zatian, kadeteek aukerak sortu arren, ezin izan zituzten ongi baliatu. Taldeko prestatzaileek azaldu dutenez, "gol aukera garbi ugari izan genituen, baina azken metroetan egindako gure hutsek eta Ibarrako atezainak markagailuko aldea handiagoa ez izatea ekarri zuten". Hala ere, Eguzki Goxokis Goxuak bi gol sartu zituen eta bi minutu faltan, aurkariak ere gol bat egin zuen. Azken emaitza 6-1 izan zen.
1.702 zenbakian, kadeteek bi itzuliko liga jokatuko zutela iragarri genuen. Baina ez da horrela izango, itzuli bakarra jokatuko dute maila honetako lau ordezkariek. Beraz, eskuratutako garaipena garrantzitsua izan da taldearentzat. Hurrengo aurkaria Antiguoko KE izango du, hilaren 23an. Lehia borrokatuagoa aurreikusten badute ere, Donostiako taldea ere gainditzea espero dute kadete taldeko arduradunek.