Scooter Rally Euskadik hitzordua gaurko 9:30etan ipini du, Route 33n. Arrazoia berezia: 25. urteurrena dela-eta, lagun talde bat juntatzea eta motorrez Gipuzkoa zeharkatzea. Guztira 77 kilometro. Zazpi etapa eta gaurkoa lehenengoa. Lasarte-Oriatik abiatu eta Iraetara joan dira, patxadaz. Bidean, geldiuneak egin dituzte. Ostean, berriro ere herrira bueltatu dira, eta denek batera bazkaldu dute. Orobat, azken egunotan eguraldia goibela izan arren, igande honetan, eguzkia atera da, eta horri esker, parte hartzaileak alaitasunez bizi dute ekitaldia.