Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri; talde honek bisontea harrapatu nahi du. Goizean goiz esnatu, geziak hartu eta ehizera joan dira, baina harrapatuko al dute animalia ala animaliak harrapatuko ditu bost lagunak?
Obra Historiaurrean kokatu duelarik, zehazki, Aralar mendizerran, Ene Kantak Taldeak xede du etxeko txikienei natura errespetatzen eta zaintzen irakastea. Horretarako, ohi bezala, euskarazko testu idatziaz ez ezik, dantzez eta kantuez ere baliatu dira. Orobat, eszenografia ikusgarriak ere ideia hori helarazten lagundu die atrezzoak eta pantaila handi batek umeei euren sormena kitzikatu baitie. Elementu horiekin guztiekin, ikusleek biziki gozatu dute.
Era berean, talde nafarrak genero berdintasuna aldarrikatu du antzezleen gehiengoa emakumezkoa izateaz gain, eurak betetako papera garrantzitsua izan baita, oro har, gizonezkoena, tradizionalki.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!