Hilaren 21ean, izango da lehen ekimena. Mendi elkarteak Sumendien etorbidea dokumentala proiektatuko du 19:00etan, Antonio Mercero aretoan.
Dokumentalean Mari Karmen Astigarraga, Fernanda Bravo, Jabi Gonzalo eta Joxan Irazuk Ekuadorko sumendietara eta Amazoniara egindako espedizioa erakusten du.
Abentura zale taldeko kideak emanaldian izango dira eta ostean, euren bizipenak partekartuko dituzte.
Solasaldirako sarrera doakoa den arren, edukiera mugatua dela eta, nahitaezkoa da plaza erreserbatzea. LOTMEko webgunean egin daiteke izena ematea.
Aterpetxean gaua
Hilaren 22an eta 23an, aldiz, mendi ibilaldia antolatu du Aiako Harria Parke Naturalera. Naturgune berezi honen sekretuak ezagutu eta orientazio-trebetasunak eskuratu nahi dituzten mendi zaleei zuzendutako irteera izango da.
Arritxuloko aterpetxera ibilaldia egingo dute parte hartzaileek lehen egunean. Bertan gaua igaro eta hurrengo egunean, Arditurriko meategietara hurbildu eta bisita gidatuaz gozatuko dute izena ematen duten pertsonek.
Jardueraren prezioa 60 €-koa da mendi elkarteko bazkideentzat, eta 65 €-koa gainerako partaideentzat. Irteeraren informazio gehiago eta izena emateko formularioa LOTMEren webgunean dago eskuragarri. Inskribatzeko azken eguna hilaren 17a izango da.