Hezkuntzan elkarlana sustatzeko asmoz, EH Bilduk hainbat ekimen plazaratu ditu. Hezkuntza-komunitatea ikastetxetik haratago doala ulertuta, partidu politikoak ezinbestekotzat jo du ikastetxeekin batera elkarlanean aritzeko lekuak sortzea, hezkuntza-ez formala hezkuntza-komunitatearen parte dela argudiatuta. Izan ere, gizarteak erronka ugari dituela jakinarazi du, baita horiek hezkuntzak erantzun behar dituela esan ere. Ideia horretatik errotuta eman dituzte euren proposamenak; haurrekin eta nerabeekin aritzen diren agente guztien elkarlana bultzatzeko beharra azpimarratuta.
Hasteko, Hezkuntza-Kontseilua sortzea proposatu dute garrantzitsua iruditzen baitzaie herriko hezkuntza-komunitatea antolatzea Lasarte-Oriako erronkei erantzuteko. Era berean, Udalaren eskaintitako baliabideak nahikoak ez direla uste dutela adierazita, partidu politikoko kideek hezkuntza-teknikariaren postua sortzea beharrezkotzat jo dute. Bukatzeko, udaleko eskola-kontseilua indartzearen aldeko aldartea erakutsi dute.
Aipatzekoa ere bada ekimen horien harira, EH Bilduk 15.000 euroko diru partida gordetzea proposatu du, besteak beste, herriko hezkuntza-komunitatearen erronkak zehazteko eta diagnostikoaren lanketarako.