Alauda Ruiz de Azua zuzendari bizkaitarrarena da lan hori eta saritua izan da Feroz nahiz Forque sarietan. Indarkeria matxista jorratzen duen telesail horrek ospe handia eskuratu du eta askok txalotu dute ikus-entzunezkoa eta baita protagonista hezurmamitzen duen Nagore Aranburu aktore azpeitiarraren lana ere.