Urteroko ohiko batzarra egingo dute La Esperanza auzo elkartekoek igandean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 13a

Oriako Karmengo Amaren kapera kanpoaldea, auzoko jaietan. Artxiboko irudia da.

Oriako Karmengo Amaren kaperan elkartuko dira bazkideak. Aurreneko deialdia 10:00etan izango da, eta bigarrena, 10:30ean. Gai hauek landuko dituzte: aurreko bileretako aktak onartzea; ikasturtearen balantzea; zuzendaritza talde berria izendatzea; eta galdera eta erreguen txanda.