Zineforuma egin dute Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 13a

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, bideoforuma aurrera eraman dute Biyak Bat egoitzan; 'Norberta' filmaren gainean hitz egin dute, lan horretako zenbait eszena proiektatuta. Ikusmira sortu du hitzorduak, eta zahar egoitzako dozenaka erabiltzaile batu dira aretoan. Feminismoa eta transexualitatea bezalako gaiez hausnartzeko aukera izan dute ikusleek.