Bizkaiko hiriburuan lehenengoz 10 kilometroko proba jokatu zen eta bere baitan absolutu eta master mailako Espainiako txapelketak izan ziren lehian.
Master mailako 669 parte hartzaileen atera ziren Bilboko kaleetan barrena lehiatzera eta horien artean Mari Carmen Olaso Espeso herritarra izan zen. 46,48 marka egin zuen helmugan eta F55 mailako hamahirugarren amaitu zuen.
Zarautzen mahasti artean ere izan ziren herritarrak lasterka; Mahasti kroseko VI. edizio lehiatu zen.
Zazpi kilometrotako ibilbidea egin ostean, Ibai Makazaga Aristi zarauztarra izan zen helmugara iristen lehena (29.50) eta emakumezkoetan Laiane Arrospide Garmendia tolosarra (38.56) izan zen garaile.
Lasarteoriatarrak ere izan ziren proban eta Jesus Osua Garcia (42.18) eta Aintzane Ugartemendia Iturrizar (49.18) izan ziren herritarren artean azkarrenak maila bakoitzean.
Hiru maratoi erdi
Aste bete lehenago, hilaren 2an, Olaso herritarrak Salamancako (Gaztela eta Leon) Maratoi Erdian parte hartu zuen. Helmugan 01.42.21 denbora egin eta zilarrezko domina eskuratu zuen F55 mailan.
Era honetara hiru asteburuetan maratoi erdi bana egin zuen herritarrak (Medina del Campo, Irun eta Salamanca) eta Gaztela eta Leongo probetan podiumeko bigarren mailara igo zen; Irunen laugarren izan zen.