Ostadar SKTko Iraia Alkorta 20 urtez azpiko txapelketan izan da lehian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 13a, 12:15

Ostadar SKTko Alkorta 20 urtez azpiko Espainiako txapelketan. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Lasarte-Oriako atletek maila ezberdinetako pistako Espainiako txapelketei egingo diete aurre hurrengo asteetan. Ostadar SKTko Iraia Alkorta Goikoetxea 20 urtez azpiko txapelketan izan da lehian eta hurrengo asteburuan, 16 urtez azpikoan parte hartuko dute Ostadar SKTko Eider Redondo Juarez eta Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo Fernandez herritarrek

Lehena Ostadar SKTko Iraia Alkorta Goikoetxea abiadura lasterkaria izan da. Hilaren 8an eta 9an, Salamancan (Gaztela eta Leon) lehiatu zen 20 urtez azpiko txapelketa eta Alkortak 60 m. lasterketan parte hartu zuen. Laugarren sailkapen lasterketan jardun zen atleta gaztea. 7,85 marka ez zen nahikoa izan finalerdirako sailkatzeko.

Hilaren 15 eta 16an, aldiz, 16 urtez azpiko lehia jokatuko da Ourensen (Galizia) eta bi herritarren parte hartuko dute: Ostadar SKTko Eider Redondo Juarez eta Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo Fernandez. Redondok proba konbinatuei egingo die aurre eta Murgiondo, aldiz, pertika probari.