'Eta horrela jarraitzen dugu' antzezlana emango dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 13a, 10:26

KikiliSalda antzerki taldeko lagunek 'Eta horrela jarraitzen dugu' antzezlanaren emanaldia egingo dute gaur arratsaldean, Antonio Mercero aretoan, 19:00etan; sarrera doakoa da aforoa bete arte. Antzeztu ostean bertaratzen diren ikus-entzuleekin solastuko dira. Kontxu Iartza eta Puri Fadrique herritarrak dira antzezleetako bi.

Antzezlan horren bidez umoreti eta sotilki jorratzen dute emakumeen historian zehar izan duten tokia, eta baita borroka feministaren ertzak ere. Ikuskizun orrek Obra Sozial Onenaren saria irabazi zuen 2023an, Bilboko P6 Antzerki Laburren sariketan.

Emanaldia bukatu eta gero taldeko antzezleek bertaratzen diren ikus-entzuleekin solasaldia egingo dute, elebitan. Ekimen hau udalak Martxoaren 8aren bueltan antolatu duen egitarauaren barrukoa da.