Pirinioetako kopako lehen hitzordua lehiatu zuen hilaren 8an eta 9an Pauen (Frantzia).
Herriko palista K1 eta kayak kros modalitateetan izan zen uretan eta ezin izan zen podiumera igo; zazpigarren postuan amaitu zuen K1 proba eta kayak krosean finalerdietan kanpo geratu.
Hilaren 15ean eta 16ean, aukera berria izango du olinpiar kirolariak kopako bigarren jardunaldian. La Seu D'Urgellen (Katalunia) izango da hitzordua.
Australian lanean
Piraguismoko Eslalom denboraldia otsailaren 22an Irungo San Miguel kanalean hasi bazen ere, Chourraut herritarra ezin izan zuen Espainiako kopako lehen proban egon; Espainiako selekzioa urtarrilaren 20tik otsailaren 25era Australian zen aurtengo hitzordu garrantzitsuak prestatzen, hala nola, bertako Penrith Whitewater kanalean urrian jokatuko den Munduko txapelketa.
Entrenamendu saioez gain, bi txapelketa ere lehiatu zituzten palistek eta Ozeaniako txapelketan kayak kroseko podiumera igo zen herritarra.
Urtarrila amaieran, jokatu zen Ozeaniako txapelketa eta Chourrautek brontzezko domina eskuratu zuen kayak krosean; Ricarda Funk alemaniarra izan zen garailea eta Kimberly Woods britaniarra bigarren izan zen. K1ean ere aritu zen eta zazpigarren izan zen.
Etxera itzuli baino lehen, aldiz, Australiako Openean parte hartu zuen herritarrak eta K1eko B finala irabazi zuen.Kayak kros lehian, final erdietan kanporatua izan zen Chourraut.
Ezin lehiatu
Bestalde, hilaren 8an, Gipuzkoako aulki mugikorreko jardunaldia antolatua zegoen Legutioko Josetxo Fernandez Vaqueriza estropada eremuan (Araba), baina infantil mailako lehiak jokatu ostean, gainerako probak bertan behera geratu ziren eremuan zebilen haizearengatik. Ondorioz, Donostia Arraun Lagunak taldeko Nahia Goenaga Sarobek ezin izan zuen saioa borrokatu.