Ostadar SKTko Junior Errendimendu Zilar mailako taldeek garaipena erdietsi zuten

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 12a, 11:30

Lehen fasea amaitu ostean, Ostadar SKTk bi talde izan egun lehian Junior Errendimendu Zilar mailan, Ostadar Beltza eta Ostadar SKT. Bi taldeek etxean jokatu zuten fase erregularreko joaneko azken jardunaldia hilaren 8an eta garaipeneko puntuak eskuratu zituzten

Ostadar Beltza taldeak Michelin kirol guneko kantxan egin zion aurre Inar Optika ISBri. Neueketa borrokatua izan zen eta puntu gutxikoa. 

Urdin-beltzek hasieratik hartu zuten aurre (5-2) eta partidako zenbait momentuetan aurkariak markagailua berdindu arren, etxekoek zatiz zati (15-11, 21-17 eta 32-24) errenta handitzea edo mantentzea lortu zuten garaipena erdietsi arte.

Maialen Chourraut kiroldegian jokatu zen Ostadar SKT eta Hemen Garbiketak Eskoriatza KE taldeen arteko norgehiagoka ere bizia izan zen. Etxekoek lehen hamar minutuak aldeko 19-12ko markagailuarekin amaitu zuten, baina hurrengo bi zatietan eskoriatzarrek gerturatzea lortu zuen (43-41). Urdin-beltzek ez zuten neurketa galdu nahi eta ederki borrokatu ziren aurkaria 64-57 gainditzeko.

Fase erregularrean sei taldeko bi multzo egin dituzte A-1 eta A-2 eta horretako bakoitzen Ostadar taldeko ordezkari bana dago. Bi itzuliko ligako erdialdera iritsi dira eta Ostadar Beltza sailkapeneko hirugarren dago A-1ean; Ostadar SKT, aldiz, laugarren da A-2an.

Argazki galeriako irudiak Ostadar Beltza eta Inar Optika ISB taldeen neurketakoak dira.