LOKEko infantilek, dominak Legazpiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 12a, 10:30

Legazpiko Herrian proban parte hartu zuten LOKEko kideak. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek bi hitzorduri egin zioten aurre hilaren 8an eta 9an eta gaztetxoek hainbat domina jantzi zituzten.

Tatamira ateratzen lehenak infantil mailako kirolariak izan ziren; Legazpiko Herria txapelketan parte hartu zuten hilaren 8an. Pisu ezberdinetan izan zituen ordezkariak Lasarte-Oriako judo taldeak. Ederki borrokatu ostean, lau brontzezko domina eta bosgarren postu bat eskuratu zituzten:

  • Ariane Luis - 3º
  • Ariana Mendoza - 3º
  • Cristel Vallejo - 3º
  • Alejandro Arevalillo - 3º
  • Marco Irisco - 5º

Hurrengo egunean, aldiz, taldeko alebinek Urnietako kiroldegian eskolarteko jardunaldia izan zuten eta ederki jardun ziren gaztetxoak.

Hilaren 22an eta 23an ere, hitzordu garrantzitsuei egin beharko diete aurre taldeko kideek. Lehen egunean infantil mailako ordezkariek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute; bigarrenean, aldiz, kadeteak izango dira lurraldeko txapelketa borrokatuko dutenak.