Barrikotean izena emateko epea ireki du Extremadura Etxeak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 10a, 13:38

Sagardotegi menu goxoa dastatzeko aukera izango dute Extremadura Etxeko barrikotean parte hartzen duten herritarrek hilaren 22an, larunbatarekin, 14:00etan. Elkarte horretako kideek jakinarazi dute bazkide direnek izango dutela lehentasuna eta igandera arte aukera izango dute hiru lagun gonbidatzeko. Datorren asteko asteazkenean (hilak 19) tokirik libre balego, inskripzioa edonori irekiko diote. Bazkideek 29 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek, 32 euro. 

Informazio gehiago nahi dutenek 681 22 17 59 telefono zenbakira deitu (Angel Barrera) edo casaextremaduralo@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.