Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Zero Sette akordeoi taldeak emakumeek konposatutako hainbat kanta jo ditu igande eguerdian, Antonio Mercero gunean. Taldeko bost kideek Grace M. Bone estatubatuarren eta Consuelo Vazquez mexikarraren piezak intepretatu dituzte, besteak beste. Gerturatutakoei zuzendariak artista bakoitza aurkeztu dizkie. Hori ez ezik, doinuekin batera, egileari buruzko informazioa jarri du pantailan, baita zenbait argazki ere.