Inurritegia hornitzeko, yoga solidarioa

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 8a, 16:00

Dirua biltzeko asmoz, Izan Iñurri Elkarteko kideek yoga saio solidarioa aurrera eraman dute larunbat goizean. Antonio Mercero aretoan bildu dira, eta 08:30etik 10:30era, aritu. Segidan, denek batera gosaldu dute herriko zenbait ekintzaileek emandako jakiei esker. 

Izan Iñurrik helburu du minbiziaren inguruko dibulgazioa egitea, baita gaixotasun hori erastatutako pertsonak laguntzea ere. Era berean, haren inguruko tabuak eta mitoak ezabatzen saiatzen dira. Horren harira, larunbat goizean, yoga solidario saio irekia antolatu zuten. Parte hartzaile bakoitzak ekimenaren aldeko donazioa egin zuten, gutxienez 20 euro.

Goizean, bi saio egin ziren. Lehena, erlaxazio arnasketa ariketekin, Rafael Beckles irakasleak gidatu zuen. Ondoren Yoga Nigraren txanda, Udane Arrizabalagaren eskutik. Asanak egin bitartean, musika ere izan zuten Mathilde Vlieg biolontxelo jotzaileari esker. Bukatzerakoan, bertaratutako hiru emakumeek minbiziarekin izandako esperientziak partekatu zituzten, baita Izan Iñurrik horrelako egoeran nola lagundu dieten azaldu ere. Segidan, Leire Berasategi altxa zen elkartearekin duen harremanari buruz ere zenbait kontu esatera. 

Yoga sesioaren ostean, elkarrekin batera gosaldu zuten herriko zenbait eragileei esker; Leire Berasategi Kafeak, Ilargi taberna, Kairos Lasarte eta Ore Ama obradorea. Hori ez ezik, parte hartzaileei oroigarri bana eman zieten antolatzaileek: Kool Studiok diseinatutako koleteroa eta giltzarria. Aipatzekoa ere bada saioaren argazkiak Idoia Telleria Maritxalarrek egin zituela.