Martxoak 8 dela-eta, 12:30etarako hainbat lagun elkartu dira Okendo Plazan. Bertaratutakoei ibilbidea marratuta, berehala ekin diote bideari. Enparantzatik abiatuta, herriko kaleetatik barrena aritu dira, eta ordu erdiren bueltan, hantxe bukatu dute borobilean bildu eta irakurria leitzean. Ondoren, Trikipoteoaz gozatzeko aukera ere izan dute musikariez inguratuta.
Bestalde, Lasarte-Oriako zenbait txoko aipatzen aritu dira gaur goizean. Horretarako, talde feministak egindako hainbat kartel ipini dituzte. Segidan, unea aprobetxatuta, hamaiketako feminista antolatu dute, Xirimiri elkartean.