Jubenil mailako Eguzki Bodegas Ayesa taldeak txapeldun modura amaitu zuen fasea otsailaren 23an. Lehen bederatzi sailkatuek, Francisco Javier Kixki Perezek zuzentzen duen taldea barne, txapeldunen fasea lehiatuko dute. Liga modura jokatuko dute fase berria eta sailkapeneko lehen lau sailkatuen artean geratu beharko du Eguzki Bodegas Ayesak liga borrokatzeko. Lehen aurkaria Pescados Alberto Ferreres AF Antxo izango du.
Espainiako lehiak
Eguzki Goxokis Goxuak taldeak, berriz, kadete mailako fase erregularreko azken jardunaldia jokatuko du hilaren 8an.
Matematikoki lehen postua eskuratu dute dagoeneko kadeteek eta hurrengo faserako bere hiru lehiakideak zeintzuk izango diren zain dago. Lau talde horiek bi itzuliko liga bat jokatuko dute eta lehen biak Euskal Koparako txartela lortuko dute. Kopan Arabako eta Bizkaiko ordezkarien aurka egin beharko dute taldeek eta garailea Euskadiko ordezkaria izango da kadete kategoriako Espainiako txapelketan.
Azken sailkapen horrekin, gainera, ligako finalerdiak zehaztuko dira. Beraz, bigarren fasean asko dute jokoan Gorka Redondok zuzentzen duen taldeak.
Bestalde, Infantil mailako Bar Escalerillas taldeak ez du neurketarik galdu lehen fasean. Oraindik hiru jardunaldi falta diren arren, lehen postua mantenduko dutela uste dute Eguzki AFko arduradunek.
Otsailaren 23an, partida garrantzitsua irabazi zuen bigarren sailatu den Eskoriatzaren aurka eta falta lehiatan garaipean eskuratuz gero Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskadiko Eskolarteko Jokoetan. Maiatzaren 10ean, Araban oraindik zehaztu gabe dagoen kokalekuan hiruko lehia jokatuko dute Bizkaia eta Arabako ordezkarien aurka eta garaileak infantil kategoriako Espainiako txapelketarako txartela eskuratuko du.
Euskadiko selekzioa
Horrez gain, 12 eta 14 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin lanean jarraitzen dute Eguzki AFko gaztetxoek. Otsailaren 28an eta hilaren 3an, entrenamendu saio ezberdinetan parte hartu zuten areto futbol gaztetxo talde batek. Euskadiko selekzioa apirilaren hasieran jokatuko den Espainiako Erkidegoen Selekzioen arteko Txapelketak prestatzen ari da, saio hauek lehiara eramango dituen gaztetxoen zerrenda zehazteko baliagarriak dira.