Abisu horia iragarri dute gauerditik eguerdira, haizeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 5a, 19:00

Azken hilabeteetan zenbait zuhaitz bota dituzte haizeteek.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du meteorologia agentziak haize bolada indartsuak espero dituztela 00:00etatik 12:00etara arte, eta, horregatik, abisu horia eman dutela. Herritarrei eskatu die kontu handiz ibili eta euren segurtasuna lehenesteko.