Fran Puertas herritarrak zuzentzen duen taldeak Gaztedi izan zen aurkaria eta nagusitasunez 91-0 irabazi zuten neurketa. Erasoan eta defentsa lan ederra egin zuten beltzek eta gszteiztarrek ezin izan zuten punturik eskuratu.
Bigarren itzulian ez du neurketarik galdu Gipuzkoa Sortzen taldeak eta horri esker, sailkapeneko bigarren postuan da Steelphalt Getxo Rugby taldearen atzetik. Hilaren 8-9an atseden izango dute maila horretako taldeek eta 15ean, aldiz, Gijon Rugby Cluben aurka neurtuko ditu indarrak Gesalaga Okelanek etxean.
Beltzak RTko gainerako ordezkariek, ordea, jardunaldia izango dute eta hilaren 8an, 16:00etan, Euskal Ligako II. mailako Gipuzkoa Sortzen eta Universitario Bilbao Rugby taldeen arteko neurketaz gozatu ahalko dute Atsobakar kirol gunera hurbiltzen diren zaletuek.