Emakumeen Nazioarteko Egunerako ekimenak antolatu dituzte herriko gazte feminista batzuek

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 4a

'Faxismoaren aurrean ausardia eta aliantza feministak' lelopean, larunbat honetan zenbait jarduera aurrera eramango dituzte herriko gazte feminista batzuek. 10:00etan, herri apainketari ekingo diote; ordubete geroago, hamaiketako feminista egingo dute Xirimiri elkartean; gero, manifestazio bat, 12:30ean, Okendo plazatik abiatuta; eta, ekintza hori bukatzean, trikipoteoa.