35. Squash txapelketa sozialeko izena ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 4a, 11:45

2024 urteko txapelketako sarituak, udal ordezkari eta beste lehiakideekin. Arg.: Txus Alonso.

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak hogeita hamabosgarren Squash txapelketa soziala antolatu du

Txapelketa 2025ko apirilaren 7an hasiko da eta apirila, maiatza eta ekaina artean jokatuko da. 

Lehian parte hartzeko gutxienez 16 urte izan behar dute kirolariek. Izena eman nahi duten pertsonek martxoaren 21a arte dute inskribatzeko. 

Maialen Chourraut Kiroldegiko harreran egingo da inskripzioa eta prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 11,60 eurokoa da.