Barakaldoko Izarrak taldeak antolatutako torneoan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako gimnasta taldeez gain, Espainiako beste Erkidegoetako ordezkariak ere izan ziren lehian. Horien guztien artean, LOKEko ordezkariek hiru mailatan parte hatu zuten eta guztiek lan ederra egin zuten pilotekin.
Bakarko lehiari dagokionez, senior B mailako lehian, Paula Martinezek koreografia maisutasunez dantzatuz lehen postua eskuratu zuen.
Saioa Boyero podiumetik gertu geratu zen jubenil A mailan. Nahiz eta %100an egoten uzten ez dion lesioa izan, txapelketan parte hartu eta laugarren postuaren diploma jaso zuen.
Taldeen mailari dagokionez, LOKEko taldeen artean, Kadete B mailako izan zen bakarra lehiaketan. LOKEko kideek torneoan estreinekoz parte hartu zuten arren, urduritasuna alde batera utzi eta podiumeko bigarren mailara igotzea lortu zuten.
LOKEko prestatzaileak pozarren daude guztiek lehiaketan egindako lanarekin: "urteko lehen torneoa dugu eta emaitza ederrak izan ditugu".