Errugbiko Europako Trofeoko lehen neurketa jokatu zen hilaren 22an, Poloniako Narodowy estadioan. Polonia eta Kroaziaren arteko lehian Jon Ibisate herritarrak David de Castrorekin batera epaile laguntzaile lanak egin zituen; epaile nagusia Iñigo Atorrasagasti izan zen.