Gaur-gaurkoz 38 eragilek osatzen dute Bizipoza elkartearen sarea, bai fisikoa, bai digitala. Komunitate horretara batzen azkenak Marea Urdina eta Izan Inurri izan dira, eta, Bizipozako kideek iragarri dutenez, horien jardunaren berri emateko mikrodokumentalak egin eta beraien atarira igo dituzte dagoeneko. Lan horiek https://elkarteak.bizipoza.eus/ atarian daude.