Ostadar Inklusioko zein Kemen taldeko kideak batu ziren; guztira, hamalau kirolari izan ziren lehian. Lau maila ezberdinetan (WS1A, WS2M, WS4f eta WS5F) jardun arren, guztiek proba berak burutu zituzten erlojupeko lasterketa eta banakako eliminazioa. Lehen proban, gainera, zirkuitu finkoa egin ostean, parte hartzaileek bide aldagarri bati egin zioten aurre.
Kirolariak kantxako alde batean euren txandaren zain egon ziren eta lehiakideen jarduna adi-adi jarraitu zuten. Behin irteera puntura iritsita, ikusleen animo eta txaloen artean gazteek euren onena eman zuten bideko probak kontu handiz gainditu eta zirkuitua ahal zuten azkarren eginaz.
Proba eta proba artean, gainera, Ostadar Inklusio taldeko Javi Camacho entrenatzaileak gazteei jarraibide eta aholkuak eman zizkien. Ura edan, mokadutxo bat egin eta indarrak berreskuratzeko aukera ere izan zuten.
Lehen postuetan
Lagun artean arratsalde ederra igarotzeaz gain, Ostadar Inklusio taldeko kideak proba ezberdinetako lehen postuetan izan ziren. Hona hemen sailkapenak:
Erlojupeko proba |
Kanporaketa proba |
WS1A
WS2M
WS4F
WS5F
|
WS1A
WS2M
WS4F/WS5F
|
Eta lasterketa ezberdinetan markak ondu edo eskuratu ahal izan zituzten kirolariek, hala nola, maiatza bukaeran edo ekainean egingo den Espainiako txapelketarako gutxieneko markak eskuratzeko baliagarria zen proba.