Elurretan goi-mendian ibiltzeaz gain, lehen egunean Bachimañako lakuetara igo ziren taldeko partaideak, neguko mendi-irteerak prestatzerakoan zer alderdi hartu behar dituzten kontuan aztertu ahal izan zituzten gidari akreditatu baten eskutik hala nola, ibilbidearen plangintza, eguraldiaren eta elurraren iragarpenak interpretatzea edo eraman beharreko materiala. Horrez gain, pioleta eta kranpoiak edo elur-jauzietarako material berezia erabiltzen ere ikasi zuten irteeran parte hartu zuten kideek.
![]() |
![]() |
Bestalde, mendi elkarteak gogorarazten du Ibarrako Bidetxur Klubaren laguntzarekin, eski irteera bat antolatu duela martxoaren 8an eta 9an Canfranc Haranera. Izena ematea martxoaren 1ean itxiko da. Informazio gehiago eta inskripzioa euren webgunean.
Ez da martxoko ekimen bakarra izango, martxoaren 21ean,Sumendien etorbidea dokumentala proiektatu eta egileekin hitz egiteko aukera izango dute herritarrek, Antonio Mercero aretoan.