Herriko atletek domina uzta, Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 26a, 11:45

Murgiondo (ezker), Redondo (erdian) eta Almagro (eskuinean), podiumeko gorenean. Arg.: J. Murgiondo/G. Redondo/O. Almagro

Lasarte-Oriako atleta gazteek 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko txapelketari aurre egin zioten hilaren 22an eta 23an. Donostiako Antonio Elorza belodromoan, besteak beste, Ostadar SKT hamasei kide, Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo eta Real Sociedad taldeko Alex Alkain herritarrek parte hartu zuten

16 urtez azpiko zein 20 urtez azpiko lehiatan ederki jardun ziren atleta gazteak eta guztira hamar domina batu zituzten herriko ordezkariek:

16 urtez azpiko mailan
  • Eider Redondo
    • 60 m. hesi lasterketa - 1º
    • Jauzi hirukoitza - 1º
    • Pisu jaurtiketa - 2º
  • Hodei Murgiondo
    • 60 m. hesi lasterketa - 1º
    • • Pertika - 1º
    • • Jauzi hirukoitza - 2º
  • Irati Gallego
    • 600 m. lasterketa - 3º
20 urtez azpiko mailan
  • Oinatz Almagro
    • Jauzi hirukoitza - 1º
  • Iraia Alkorta
    • • 60 m. lasterketa - 2º
  • Aitor Eizagirre
    • • Pisu jaurtiketa - 2º

Horiez gain, hainbat kirolari podiumetik gertu izan ziren edo bere marka ondu zuten. Hala nola, 16 urtez azpiko 600 m. proban Ostadar SKTko June Iruretagoyena laugarren izan zen eta 20 urtez azpiko mailan June Garcia bosgarren sailkatu zen jauzi proban eta taldekide Asier Elvirak (10,86 m.) bere marka pertsonala berritu zuen jauzi hirukoitzean.

Asteburu honetan, martxoaren 1ean, domina eta marka berriak eskuratzeko aukera dute 16 urtez azpiko atletek; Gipuzkoako txapelketa lehiatuko da Donostiako belodromoan.