Ostadar Ipar Martxako kideak, Urolako bide berdeaz gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 26a, 12:30

Zumarragatik Azpeitira egin zuten bidea Ostadar Ipar Martxako kideek. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek otsaileko ibilbidea egin zuten hilaren 22an. Bildutako taldetxoak Zumarragara bidaia egin eta bertatik Urolako bide berdea hartu zuen Azkoitira. Hamabost bat kilometroko bidea egin zuen taldeak eta inguruko ikuspegiez gozatzeaz gain, Jorge Oteiza frontoiak ikusteko aukera ere izan zuten kideek bidaiaren amaieran