Distantzia luzeko Gipuzkoa zein Espainiako txapelketen ostean, Arabarako Legutio herrira bidaiatu ziren hilaren 22an Gipuzkoako Aulki Mugikorreko ligako lehiakideak bigarren jardunaldia jokatzera. Josetxo Fernadez Vaqueriza arraun eremuan maila ezberdinetako lehiak izan ziren eta 2x junior mailan Nahia Goenaga Sarobe herritarra izan zen lehian Donostia Arraun Lagunak-eko ontzian. Ane Villagarcia Hornekin batera 2.000 metroko ibilbidea egin zuten, 08.10,80 eta lehen postua eskuratu zuten.