Scooter Club Euskadi rallyak egiten hasi zenetik 25 urte bete direla ospatzen ari da, eta, besteak beste, itzuli bat egingo du Gipuzkoa motorrean zeharkatzeko. Lasarte-Oriatik Iratera joan eta itzuli egingo dute aurreneko etapan; guztira, 77 kilometro.