Plan bikaina aurrera eraman zuten Faktoria egitasmoko gazteek hilaren 21ean, Earra! bertso eskolako kideekin elkarlanean: bertso afaria, 21:30etik aurrera, Ttakunenea elkartean. Menu hauxe dastatu zuten, aurrena: olibak, fueta eta natxoak guakamolearekin, hasteko; saiheskiak letxuga entsaladarekin; eta, postrerako, Comtessa tarta izoztua. Afalostean hasi ziren bertsotan Maddi Lasa, Leire Ormazabal, Araitz Ramos eta Kattalin Lizarraga, Luken Garmendiak jarritako gaiei erantzunda.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!