Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Suhar Aristegi judokak junior mailako Espainiako txapelketako iparraldeko sektorea lehiatu zuen hilaren 22an, Iruñean. LOKEko judokak 90 kilo azpiko mailan egin zuen borroka eta bigarren postuan amaitu zuen lehia. Horri esker, martxoa amaieran izango den Espainiako txapelketarako txartela eskuratu du judoka gazteak