75 herritar izan ziren Lilatoian lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2025eko otsailaren 25a

5.322 korrikalarik amaitu zuten Lilatoia. Irteerako irudia. Arg.: Irutxuloko Hitza/ Joseba Parron San Sebastian

Martxoaren 8a, Emakumearen nazioarteko eguna dugu. Horren inguruan hamaika ekimen antolatzen dira eta Donostiako kaleak betetzen dituen Lilatoia izan ohi da horietako bat. Inauteriak tarteko, hilaren 23an, jokatu da aurten emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia. 5.322 emakumek bete dute Donostia eta horietako 75 bat Lasarte-Oriako herritarrak edo herriko talde bateko kide izan dira

35. Lilatoia jokatu zen igandean Donostian. Goizetik iluntzera arte erdialdeko kaleak musika, erritmoz eta aldarriez bete ziren. Aurten ez da marea morerik izan, beltza izan da nagusi; baina horrek ez du hilaren 23an egiten zuen eguraldi paregabea edo ekimenaren nahia ilundu.

Zunba dantzatuz beroketa egin eta irteera puntura hurbildu ziren korrikalari guztiak. Lehenak ateratzen esku bizikletako kideak izan ziren; horietako bat Ostadar inklusioa taldeko Ane Asensio Tellaetxea izan zen (28.16).

Bost minutu geroago atera ziren gainerako parte hartzaileak eta taldeka, bikoteka edo bakarka ibilbideko bost kilometroak egin zituzten. Helmugan lehena Itziar Ibarbia Urrutia izan zen (18.33). Lasarte-Oriako kirol arloari dagokionez, lehen aurpegi ezaguna Trinko eta Buruntzaldea IKTko kide Itsaso Tolosa Larrañaga izan zen (22.02); helmugaratu zen lehen herritarra, aldiz, Elisabeth Flores Guisado (25.35).

Asensio (ezkerrean) eta Tolosa (eskuinean) helmugara iristen. Arg.: Irutxuloko Hitza/ Joseba Parron San Sebastian