La Dramática Errante konpainiak Adirorik ez/Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán antzezlana aurkeztu du Manuel Lekuona Kultur Etxean. Nobere mugak gainditzea, samurtasuna eta gizatasuna. María Goiricelaya zuzendariak familia baten bizipen gordinak alaba eta aita batek egindako Donejakue bidearen zenbait unerekin tartekatu ditu bizitzari eta heriotzari buruz gogoetatzeko. Horretarako, Goiricelaya sei pertsonaiaz baliatu da; sei ikuspuntuz, sei bizimoduz.
Edukien fusioa
Aipatzekoa ere bada obra honen forma berezia. Izan ere, egileak aurrez aurreko antzezpena eta ikus-entzunezkoa fusionatu ditu. Hori dela-eta, noizbehinka eszenatoki erdiko pantailan eta eszenatokian bertan, gertaera bera jazo dira, eta irudiko soinua aprobetxatuta, aktoreak imintzioka aritu dira imajinekin batera antzezteko.