Independentziara eguna ospatu dute Ernaiko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 22a, 15:30

Ernai gazte antolakundeak independentziara egin beharreko bideaz hausnartzeko antolatu du ekimena. Lasarte-Oriaz gain, Hego Euskal Herriko beste hainbat herrietan ere ospatu da egun berezi hau. 

Independentziara eguna ospatu dute Ernaiko kideek ostiral honetan Xirimiri elkartean bilduta. Independentziara egin beharreko bideaz gogoetatzeko asmoz, gazteek hainbat testu ozenki irakurri dituzte. Era berean, bertaratutakoei autodeterminaziorako prozesuaren zenbait uneren argazkiak ikusteko aukera ere eman diete. Ondoren, herritik barrena karropoteoan aritu dira, elkartera itzuli eta afaltzen hasi direnera arte. 

Azken geltokirako bidea

Ekimen hau 75 udalerritan eraman da aurrera; Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste hainbat tokietan. Herriz herri hasitako bide honek Nafarroako Berriozar herria izango du azken geltokia. Izan ere, apirilaren 17tik 20ra Gazteon Eskutik jardunaldiak egingo dituzte bertan. Horrez gain, apirilaren 20an Aberri Eguna dela-eta, festa egingo dute.