Antxon Burcioren omenez, 'The Mountain Family' liburua argitaratu du Txusma Perez Azacetak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 21a, 14:15

'The Mountain Family' liburuko portadako irudia. Arg.: Txusma Perez Azaceta.

2025 urtean bost urte beteko dira Antxon Burcio mendizalea hil zena. Burcio mendi  munduan erreferente izan zen eta bere lagun, Txusma Perez Azaceta herritarra eta idazlea barru, 'The Mountain Family' liburua ondu dute. Liburuan 50 urtetan jazotako mendi istorioak aurkezten dituzte

Txusma Perez Azaceta herritarrak liburu berria argitaratu berri du, The Mountain Family. Antxon Burcio mendizalearen omenezko kontakizun liburua da eta "mendizaleen taldeetan sortutako adiskidetasunaren gorazarre izan nahi du", Azacetaren hitzetan.

Egileak eta Burcioren lagunek parte hartu dute lana ontzen eta berarekin 50 urteetan batutako bizipen eta pasadizoak partekatu dituzte, hala nola, Euskal Herriko mendietan, Pirinioak, Moncayo, Alpe, Atlas, Aconcagua edo Himalaia aldean jazotakoak.

 

Azacetaz gain, Alex Tetuan herritarrak ere parte hartu du liburuan eta hainbat herritarrekin batera sortutako Likken aldizkariri ere egiten zaio erreferentzia. 

Liburuaren salmentaren egile-eskubideak SOS Himalaya - Iñaki Ochoa de Olza Fundaziora bideratuko direla ere jakitera eman du egileak, zehazki, Himalaian Makaluko ospitala eraikitzeko.