Apirilean zaldi lasterketen zaletuek berriro ere lehiaz gozatzeko aukera izango dute Donostiako Hipodromoan. Udaberriko denboraldia hil horretako 2an, 9an, 17an eta 23an izango ditu jardunaldiak eta guztira 20 lasterketa izango dira; saioa bakoitzean bosna probaz gozatuko dute zaletuek. Hitzordu guztiak goizez jokatuko dira, 11:00etatik aurrera.
Sariei dagokionez, guztira 175.00 euro banatuko dira eta irabazleen sari ekonomikoa 4.550 euro eta 6.00 auro artekoa izango da. Horrez gain, bi berrikuntza izango dira: lehen zatiko handikapen garaileek 5.500 euroko saria izango dute eta proba guztietan bosgarren sailkatuak ere jasoko du dirurik.