Intzako Errendimendu mailako bikoteek jardunaldi biribila izan zuten

Txintxarri Aldizkaria 2025eko otsailaren 19a

Errendimendu mailako Intzako pilotariak binakako txapelketako fase ezberdinak lehiatzen ari dira. Alebin I. mailako bikoa Gipuzkoako txapelaren bila ari dira; gainerakoek, aldiz, Ekialdeko txapelketa dute jokoan. Azken jardunaldian guztiek garaipena erdietsi zuten

Etxean jokatutako partidatan, infantilen I. mailako bikoa ederki borrokatu zen Zazpi Iturri 2 18-14 gainditzeko. Kategoria bereko II. mailako bikoak 18-5 gainditu zuen Arkirun 2 eta alebin I. mailan ere Intza nagusi izan zen; 16-2 garaitu zuen Beloki. Idiazabalen, Aizkorpe 1 eta Intzaren arteko neurketa berdindua izan arren, lasarteoriatarrak 13-16 gailendu ziren.

Argazki galeriako irudiak infantil I. mailako neurketakoak dira.