Ostadar Ipar Martxako kideak, Aspanogirekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 19a, 12:30

Ostadar Ipar Martxako kideak martxa hasi baino lehen. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Aspanogi elkarteak haur minbizidunen errealitatea kaleetara ateratzen du urtero ipar martxa ibilaldiaren bitartez. Aurten hilaren 16an egin dute Donostian eta 800 bat pertsona bildu ziren Sagues eta Haizearen orraziaren arteko ibilbidea egiteko. Horien artean ez zen falta Ostadar SKTko Ipar Martxa taldea. Urteroko hitzorduari eusten dio herriko kirol taldeak eta bidean, besteak beste, Porrotx ere lagun izan zuen taldeak

Ostadar Ipar Martxako kideak Porrotxekin, Ondarreta aldean. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.