Aitor Mansok 2024ko Mendi Igoeren Espainiako txapelketako saria jaso du

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 19a, 10:30

Aitor Manso gidaria, sariarekin. Arg.: Aitor Manso.

Espainiako automobilismo federazioak 2024 urteko Txapeldunen gala egin zuen hilaren 15ean, Madrilen. Aitor Manso herritarra bertan izan zen III. mailako Mendi igoeren Espainiako txapelketako saria jasotzen; hirugarren sailkatu zen

Lasarte-Oriako gidariak 2024an lehenengoz lehiatu du txapelketa eta lehen hiru postuetan izan da proba gehienetan. Benito Perez asturiarra izan da txapelduna eta Jordi Villardel katalana, bigarren.