Donostiako ordezkariak bi ontzi aurkeztu zituen txapelketara eta bakoitzean herritar bana izan zen borrokan, Belartieta A ontzian eta Goenaga B ontzian.
Hamahiru traineruk parte hatu zuten erlojupeko proban eta Arraun Lagunak Ak egin zituen 4.000 metroak azkarren, 13,45.49. Orio Orialki eta TAK tolosa izan ziren podiuma osatu zutenak. Donostiako taldeko bigarren ontziak, aldiz, 15.17,11 behar izan zituen bidea egiteko.