Jardunaldiko lehen proba taldekako abiadura lehia izan zen. Garmendia eta Martinek Oinatz Arruti taldekidearekin batera lehen postuan sailkatu ziren Iruki-Donostialdea eta Oriako taldeen aurretik.
Bakarkako probetan, aldiz, lehenik keirin lasterketan parta hartzeko sailkapen proba gisara danesa jokatu behar izan zuten parte hartzaileek eta Martinek lortu zuen txartela. Horrez gain, finalera iristeko finalaurreko bat ere gainditu behar izan zuten kirolariek.
Scratch proban ez ziren fin ibili herritarrak, baina ondoren lehiatu ziren puntuazio eta keirin probako finalean Martin herritarra garaile izan zen. Lehenean Irunes taldeko Telmo Aguirre eta Iruki-Donostialdeako Liam Martinez izan zituen lagun podiumean; horiek guztiek eta laugarren zein bosgarren sailkatuek itzuli bat atera zieten gainerako partaideei. Bigarrenean, aldiz, taldekide Oinatz Arruti eta Aguirre izan ziren podiumetako bigarren eta hirugarren mailan.
Errepidea, martxoan
2024-2025 denboraldi hasieran Gipuzkoako txirrindulariek lasterketan segurtasuna bermatzeko eskaera egin zuten. Gorabehera eta negoziazio askoren ostean, hala nola, Federazioko kideek uko egin zioten euren karguei, errepideko denboraldia martxoan hasiko dute gazteek Beasainen.