Bide luzearen ostean, 1986ko otsailaren 15ean, lasarteoriatarren aspaldiko ametsa bete zen; Andoain, Urnieta eta Hernanirekiko udalerri independentea izatea, hain zuzen. Izan ere, Udalaren lehen pausuak gidatzeko, herritarren ekimenari esker, Kudeaketa Batzordea eratu zen egun hartan.
Ia lau hamarkada hauetan, Lasarte-Oriak lau alkate izan ditu: Ana Urchueguía, Jesús Zaballos, Pablo Barrio eta gaur egungo agintaria Agustín Valdivia. Horrez gain, komunitate dinamikoa eta abegikorra sendotzeko asmoz, bertako azpiegitura, zerbitzu eta herritarren bizi-kalitatea ere hobetu dira: "Duela 39 urte, Lasarte-Oriak bere independentzia lortu zuen herritarren ahalegin eta erabakitasunari esker. Gaur, espiritu berarekin jarraitzen dugu lanean, gure herriak hazten jarrai dezan, hemen bizi diren guztientzat aukera hobeak eskainiz", adierazi du Valdiviak herriaren etorkizunari begirako asmoei buruz.